Egile gara
“Egile” hitzak “egiten duena” edo “sortzen duena” esan nahi du.
Pertsona berritzailez osatutako talde bat gara, gure bezeroek behar dituzten soluzioekin eta gure ingurunearekin konprometituta dagoena.
Gure bezeroen premiei aurrea hartu nahi diegu, haien produktuetarako soluzio aurreratuak eskaintzeko eta aukera berriak sortzeko.
Osagai eta sistema aeronautikoak garatzen eta fabrikatzen ditugu motorren fabrikatzaileentzat, OEMentzat (Original Equipment Manufacturer) edo plataformen fabrikatzaileentzat. Halaber, balio handiko soluzio mekanikoak garatzen ditugu zientziaren, espazioaren, fotolitografiaren eta partikula-terapien industrietarako, baita irekidura errazeko sistema osoak ere, metalezko bilgarrien sektorerako. Gure bezeroak beren sektoreetako liderrak dira, eta laguntza ematen diegu produktuaren/teknologiaren arabera espezializatutako negozio-unitateen bidez.
+0
Ikerketa, garapen eta berrikuntzan inbertitutako
0%
Fakturazioaren profesionalak
0
urte askoko historia
0%
Esportazioa
0
I+G+b oinarritzat hartzen duten profesionalak
0
I+G+b unitate propioa
5 negozio-unitate
Aero Transmissions
Gehiago ikusiAero Engines
Gehiago ikusiAero Systems
Gehiago ikusiExtreme Precision
Gehiago ikusiCan Tooling
Gehiago ikusiMekanika kulturatzat hartzen duen lurralde batean jaiotakoak.
Azpiegitura modernoak ditugu, gure merkatuentzat estrategikoa den ingurune geografiko batean. XV. mendeaz geroztik tradizio industrial luzea izan duen toki bat da Debabarrena eskualdea, eta bertan mekatronikaren eta doitasun handiko teknologien inguruko enpresa-sare bat sortu da, Basque Precision Technology District (BPTD) ekimenaren parte dena.
Eremu geografiko txiki honetan bi teknologia-zentro, EHUren bi egoitza, lanbide heziketako 6 zentro, enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza eta transferentzia teknologikorako zentro bat eta 700 enpresa baino gehiago daude, makina-erreminta, automobilgintzaren sektore osagarria edo bestelako sektore teknologikoagoen balio-katearen parte direnak. Horri esker, inguruko eta kalitate oneko zerbitzuen aldeko apustua egin dezakegu edozein motatako fabrikazio-proiektuei ekiteko.
Egile taldeko kide gara
Talde industrial eta teknologiko honen xedea aukerak ematearen balioa nabarmentzea da, eta, horretarako, etorkizun handiko sektoreetan lan egiten duten enpresa teknologikoak sustatzen ditu, balio handiko produktuak, zerbitzuak eta soluzioak garatzen dituztenak.
Dibertsifikatutako talde industriala da Egile; 350 langile baino gehiago ditu eta bestelako sektoreetan (adibidez, ura eta ingurumena edo zibersegurtasun industriala eta osasuna bezalako sektoreetan) lan egiten duten enpresak hartzen ditu barne.
Ziurtagiriak
Indarrean dauden ziurtagiriak
Ikusi gure ziurtagiri guztiak >Bezeroen ziurtagiriak
Izan zaitez Egile