Berrikuntza
Berrikuntza da Egileren jardunaren funtsa, aukera berriak eta hobeak sortzeko aukera ematen digun oinarria.
Nola ikusten dugu berrikuntza Egilen
EGILEn uste dugu enpresaren jasangarritasuna, hazkuntza eta lehiakortasuna bermatzeko ezinbesteko tresna dela berrikuntza. Izatez berritzailea den talde batean bizi gara, eta gure I+G+b unitate propioa eta kultura berritzailea dira fabrikatzeko teknologien abangoardian mantentzen gaituzten proiektuak sortzeko gakoa; izan ere, horri esker soluzio efiziente, arin eta seguruak diseina baititzakegu gure bezeroekin elkarlanean.
Gure bezeroekin oso hurbiletik eta etengabe egiten dugu lan, etorkizunerako dituzten premia teknologikoak baitira proiektu berri baten lehenengo etapetatik azken produkziorainoko norabidea ezartzen digutenak. Lankidetza horren emaitza da fabrikatzeko teknologiak sakonean ezagutzen ditugula eta erabateko gaitasun teknologikoa dugula merkatuaren beharrei erantzuteko.
Kopuru hau gainditzen duten I+G+b arloko inbertsioak:
15%
I+G+b unitate propioa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dagoena:
I+G+b arloan lan egiten duten pertsonak
30
I+G arloko lerro estrategikoak
Fabrikazio gehigarriaren unitatea
Beti gaude adi aukera berriak aurkitzeko eta, horregatik, Fabrikazio Gehigarriko Unitate bat dugu: Egile Additive Manufacturing. Balio-kate osoan hartzen du parte, diseinutik fabrikazioraino, baita osagai aeronautikoen egiaztapenean ere.
Unitatea laser powder bed fusion teknologian espezializatuta dago, eta batez ere nikel-aleazioekin (IN178) egiten da lan bertan, materialen arabera antolatutako planta batean.
Eskaintzen dugu:
- Metal-hautsaren karakterizazioa eta kontrola
- Osagai aeronautikoen funtzionaltasuna optimizatzeko prozesu-parametroen garapena
- Esperientzia eta ezagutza zabala galdaketaren munduan
- Laborategi propioa