Zer ahal dizu eskaini Egilek

Doitasun handiko mekanikaren arloan aukerak sortzen dituzten talde berritzaile bat gara. Ahalegin guztiak egiten ditugu Egilen lan egiten duten pertsonen egunerokoa esperientzia aberasgarri bat izan dadin, erronkez betetakoa. Etengabe ari gara lanean, gure bezeroak, langileak eta negozioa ardatz gisa hartuta.

Haien onena emateko prest dauden pertsonak balioesten eta bilatzen ditugu; etengabe ikasteko aukera ematen duen ingurune zorrotz eta konprometitu batean haien ezagutzak, gaitasunak eta sormena Egile proiektua bultzatzeko erabiliko dituzten pertsonak.

+0

Profesionalak

0%

Emakumeak

0%

Gizonak

0

Batez besteko adina

0

Batez besteko antzinatasuna

0

I+G oinarritzat hartzen duten profesionalak

Ezagutu gure istorioetako batzuk

Ezagutu gure istorioetako batzuk

Egilerentzat, enpresaren eta bere langileria osatzen duten pertsonen arteko harremana “dirua lanaren truke” transakzioaz haraindi doa. Alde batetik, bizitzaren zati garrantzitsu bat hartzen duen jarduera bat delako lana eta gure bizimoduan, proiektuetan, familietan, nahietan eta ilusioetan eragin handia duelako gure ustez. Bestetik, pertsona zoriontsuek enpresa hobeak eraikitzen dituztelako halabeharrez.

Garapen profesionala

“Mekanizazio-praktikak amaitu ondoren, nekien bakarra zen mekanikaren munduan sartu nahi nuela, baina sentitzen nuen ez zela une egokia. Egilen lanpostu bat eskaini bazidaten ere, ikasten jarraitzeari buruzko zalantzak azaldu nizkienean zalantzarik gabe animatu ninduten, eta unibertsitatera joateko behar nuen azken bultzada eman zidaten.”

Unai Etxebeste
Prozesu-ingeniaria

Malgutasuna / Bateragarritasuna

“Bigarren haurra jaiotzen denean lana biderkatu egiten da, txikiak direnean mendekotasun handia dutelako, eta emazteak eta nik argi genuen gure ordutegiak haurren beharretara egokitu beharko genituela.”

Asier Arana
Industrializazio-ingeniaria

Prestakuntza

“Nire lanerako ezinbestekoa da profesionalki etengabe birziklatzea. Enpresak maila profesionalean nahiz pertsonalean lagundu dit, hobetzen jarraitzeko behar dudan prestakuntza, baliabideak eta laguntza eskainiz.”

Iratxe Llarena
Langilea

Parte-hartzea eta barne-ekintzailetza

“Egile bultzada bat izan zen benetan egin nahi nuena egiteko; alegia, negozio propioa irekitzeko”

Álvaro Fraile
ITS-ren CEO eta sortzailekidea

Entzutea eta hazkunde pertsonala

“Beti ez da erraza izaten zure kolaboratzaileei entzuteko eta haiekin hitz egiteko momentu bat hartzea. Egunerokoan haien arazo pertsonaletatik eta kezketatik aldentzen zara, eta GROW Proiektuak elkarrekin konektatzeko tarte bat izateko aukera ematen du. Termometro bikaina da kolaboratzaileen egoera balioesteko, eta ahalduntzeko tresna bat izan daiteke, zeu bazara kolaboratzailea”.

Iker López
Kalitatearen arduraduna

Ikaslea edo graduatua bazara

Egilen zure prestakuntza osatzeko, trebetasunak garatzeko eta gure profesionalen taldeko kide izateko aukera izango duzu.
Ez izan zalantzarik, bidai iezaguzu zure curriculuma.
Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile

Lan eskaintzak

PROYECT MANAGER

Argitaratze-data : 25/09/2019
Iraungitze-data : 30/04/2020

Prest zaude gure taldeko kide izateko eta erronka onartzeko? Automatizazio-ingeniaritzaren eta robotika industrialaren arloko enpresa berri batek proiektu-lider bat bilatzen du Ekipamenduak kudeatzen eskarmentua duen pertsona bat bilatzen ari gara, proiektuko taldearen eguneroko jarduerak gidatu,...

Ikusi xehetasunak

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay