Driven by precision
Doitasun handiko mekanikako enpresa industrial bat gara, 30 urteko historia duena eta gure asmoa doitasuna, ezagutza eta zehaztasuna funtsezko baldintzatzat hartzen dituzten sektoreetan ekarpen bat egitea da, balio handiko produktu eta soluzioen bidez.
5 negozio-unitate espezializatu
Aeronautika
Hegazkin, helikoptero edo droneetarako funtsezko osagai edo sistemak garatzen eta fabrikatzen ditugu, teknologiaren edo merkatu-segmentuaren arabera espezializatutako hiru negozio-unitateren bidez: Aero Transmissions, Aero Engines eta Aero Systems.
Gure bokazioa OEM handiei laguntza ematea da, kanpora ateratzeko zailak diren proiektuetan eta garapen teknologiko berrietan; hala, osagai edo sistema konplexuenak haiek ekoiztu beharrean, gure esku uzteko aukera izango dute.
Espezialistei esker, bizkortasun gehiago lortzen dugu garapen-faseetan, eta lehiakortasun-maila handiagoa ekoizpen seriatuko faseetan, betiere soluzio teknologiko berritzaileak sustatuz eta produktua nahiz hura egiteko prozesu guztiak (irispide luzeko proiektuetan) hobetzeko ekarpenak eginez.
Aero Transmissions
Potentzia-transmisiorako osagaiak edo sistemak diseinatzen, industrializatzen eta fabrikatzen ditugu (MGB, PAGB, turbina-erreduktoreak, APUak…), baita osagarriak ere (lubrifikatzaile-ponpak, erregai-ponpak, EMAk, hibridazio sistemak…).
Aero TransmissionsAero Engines
Doitasunezko soluzio mekanikoak diseinatzen eta garatzen ditugu motorraren zati beroen piezak fabrikatzeko; adibidez, baoak, besoak, ezkutu termikoak, egitura erradialetarako osagaiak (Turbine Rear Frames).
Aero EnginesAero Systems
Doitasunezko soluzio mekanikoak fabrikatzen, muntatzen eta testatzen ditugu hegazkinen sistema desberdinetarako: lurreratze-trenen motelgailuak, trenen uzkurdura-sistemak, hegaldirako aginteen eragingailuak eta barrak, motelgailu birakariak, lurreratze-trenen eta misilen egiturazko zatiak, besteak beste.
Aero SystemsExtreme Precision
Izugarri konplexuak diren soluzio mekanikoak diseinatzen eta garatzen ditugu. Gure gaitasun metrologikoei (kontaktu bidez edo kontakturik gabe), ardatz anitzeko air-bearing baliabideei eta askotariko teknologia bereziei esker, ohiko estandarrak gainditzen dituzten tamainako eta baldintza geometrikoetako proiektuen ardura har dezakegu, baita free form osagai optikoak dituen edozein proiekturena ere.
Extreme PrecisionCan Tooling
Doitasun handiko soluzio mekanikoak diseinatzen eta garatzen ditugu metalezko bilgarrien sektorerako; esaterako, irekidura errazeko sistema osoak, trokelak, tresneriak, ordezko piezak edo zorrozteko eta mantentzeko zerbitzuak.
Can ToolingEnpresa berritzailea, sendoa eta nazioarteko merkatuan erreferentea dena
Egilen, soinez soin lan egiten dugu gure bezeroekin, industriako erronka zailenei aurre egiteko. Doitasun handiko mekanizazioaren ziklo osoaz arduratzen gara; ingeniaritza eta diseinutik, fabrikazioraino. Gure esperientzia eta aparteko gaitasunak dira gure abantaila lehiakorrena.
- Azpiegitura modernoak ditugu, ingurune geografiko estrategiko batean.
- Baliabide aurreratuak ditugu doitasun handiko mekanizaziorako soluzioak diseinatu eta fabrikatzeko.
- Egile abangoardiako enpresa bat da, aukera enpresarial eta teknologiko berriei adi gaudelako beti.
Gure bezeroen erronkei aurre egiteko soluzioak ematen ditugu
Elkarrekin, doitasuna birdefinitzen dugu. Gure bezeroen premiak ulertzeko gaitasunari eta xehetasun guztiak zaintzeko grinari esker, gure bezeroen erronkei aurre egiteko soluzio onenak eskain ditzakegu. Hori lortzeko, gure zerbitzuak pertsonalizatzen ditugu, proiektu bakoitzaren baldintza espezifikoetara egokitu daitezen, eta funtsezko hiru alderditan oinarritzen gara:
- Bezeroen kultura geureganatzen dugu eta etorkizunarekiko ikuspegi bera partekatzen dugu
- Haiengandik oso hurbil gaude ziklo osoan zehar
- Konpromisozko harremanak ezartzen ditugu, gardentasunean oinarritutakoak
Pertsonek bultzatutako proiektua
Egile osatzen duten pertsonen esperientzia eta konpromisoa dira gure proiektuen arrakastaren indar eragilea. Enpresaren eta hura osatzen duten pertsonen arteko harremana lanaren truke dirua emateko transakzio huts bat baino gehiago dela uste dugu. Batetik, badakigulako gure bizitzen zati handi bat eskaintzen diogula lanari, eta eragin handia duela gure bizimoduan, proiektuetan, familietan, asmoetan eta ilusioetan. Bestetik, badakigulako pertsona zoriontsuek enpresa hobeak osatzen dituztela, bai ala bai. Horregatik, ahalegin guztiak egiten ditugu laneko ingurunea hobea izan dadin, eta, horretarako, honako hauek sustatzen ditugu:
- Langileekin partekatutako proiektu bat, konfiantzan oinarritzen dena.
- Maila ezberdinetan etengabe lantzen dugun barne komunikazioa, gardentasuna bermatzeko.
- Langileen eta zuzendaritzako kideen konpromisoa, enpresak epe luzera iraungo duela bermatuko duen proiektu sendo, lehiakor eta errentagarri bat lortzeko.