Enpresaren gizarte-erantzukizuna
EGILEn gogor egiten dugu lan, gure jarduerak ingurunean duen inpaktua gutxitzeko eta gure bezeroen, akziodunen, langileen, komunitatearen, hornitzaileen, ingurumenaren eta, orokorrean, gizartearen premiei ahalik eta ondoen erantzuteko:
Aniztasuna errespetatuz, aukera-berdintasuna sustatuz eta generoa, adina, desgaitasuna edo bestelako ezaugarriren bat dela-eta diskriminatzea gaitzetsiz.
Gure ingurunea zainduz, ingurumen-inpaktua gutxitzeko ahaleginak eginez eta gure prozesuetan erabiltzen ditugun baliabide naturalen, energien eta materialen erabilera optimizatuz. Arlo honetan egiten ditugun jarduketa guztiak ISO 14001 arauan oinarritutako Ingurumena Kudeatzeko Sisteman integratuta daude.
Lana eta familia bateragarri egiteko politikak sustatuz, familiaren erabateko garapena ahalbidetu, eta egiten den lanaren eraginkortasuna areagotzeko.
Balioa eta aberastasuna sortuz: gure taldeko enpresek balio handiko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzte haien sektoreetarako. Horrela, gure ingurunearen eta gizarte osoaren garapenari, berrikuntzari eta aberasteari ekarpena egiten diogu.
Gure ingurunearengandik jasotakoa itzultzen, ahal dugun heinean. Gure komunitatearen garapen sozialari eta giza garapenari mesede egiten dioten jardueretan parte hartzea edo laguntzea eta ekitaldiak babestea da esker ona adierazteko dugun modua. Horrez gain, gure langileei babesa ematen diegu, lan-bizitzatik kanpoko kirol jarduerak egin ditzaten.
Izan zaitez Egile