Kultura eta balioak
Egileren balioak Egile osatzen duten pertsonen balioak dira. Ez bagenitu gure balioak, ez ginateke gaur egun garena izango. Eta Egile osatzen duten pertsonak gabe ez litzateke posible izango gure etengabeko exijentzia-maila mantentzea.
Enpresa-kultura
Egile bat dator Enpresa-kultura Berria (EKB) ekimenak aldarrikatzen dituen balioekin. Irmoki sinesten dugu arrakastaren gakoa erakundea osatzen duten pertsonengan oinarritzen dela. Denon artean egin beharreko proiektuaren partaide direla sentitu behar dute, eta, horretarako, ezinbestekoa da haien ideiak eta iritzia entzutea eta enpresarekin batera hazteko eta eboluzionatzeko aukera ematea.
Proiektu partekatua
Funtsezkoa da enpresa-kultura bateratu eta irekia izatea maila guztietan, Egile osatzen duten pertsona guztiek proiektu bera partekatu, eta informazio gardena eta zehatza jaso dezaten.
Balioak, konfiantza eta partaidetza
Balioetan, konfiantzan eta partaidetzan oinarritutako kultura bat, bai kudeaketan, bai eta emaitzetan ere.
Kudeaketa zintzoa eta gardena
Kudeaketa zintzo eta garden batean eta gure pertsonekiko konpromisoan oinarritutako lidergoa.
Gure balioak
Konpromisoa
Talde-lana
Jarrera positiboa
Etengabe hobetzeko gogoa
Gure kultura, gure taldea
Gure muina teknologia eta baliabideak baino gehiago da. Gure taldea, gure kultura; hori da desberdin egiten gaituena.
Gure historian zehar asko ikasi dugu exijentzia-maila altueneko merkatuetan arrakasta lortzen duten dinamika lehiakorren inguruan: badakigu zenbaterainoko garrantzia duen diziplina anitzeko taldeetan lan egiteak, taldekide bakoitzak besteengandik ikas dezan. Badakigu gure konpromisoaren funtsa eskaintzen dugun kalitatea dela, eta uste dugu zerbitzura bideratutako adituen ezagutza eta erantzukizuna, banakakoa nahiz kolektiboa, elkartzen dituen zirkuluaren emaitza dela.
Ikaskuntza horiek Egile Taldearen DNAren parte dira, eta gure bezeroek eskatzen dituzten produktu, zerbitzu eta soluzioetan islatzen dira. Badakigu gure emaitzak Egile osatzen dugun pertsonek ditugun balioetan oinarrituta eraikitzen direla.

Izan zaitez Egile