TECEXSA PRESENTE NAZIOARTEKO FERIA GARRANTZITSUENETAN

Pasa den maiatzean mundu mailan ziurrenik uraren sektoreko feriarik garrantzitsuena dena egin zen Munichen.

IFAT, 2018ko maiatzaren 14-18 - Munich

Pasa den maiatzean mundu mailan ziurrenik uraren sektoreko feriarik garrantzitsuena dena egin zen Munichen. Tratamenduak, makinak, hondakinak, teknologia, berrikuntza, bezeroak eta erakusketariak elkartu ziren azken modan egoteko ezinbestekoa bihurtu den biurteko makro ekitaldi honetan. 

Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartearen stand partekatuan, Tecexsa-k ISOFLOAT IF 6 planta pilotua aurkeztu du. Planta honek automatizazio-teknologia berriena du, eta Tecexsa-ren ekipamendu ezagun eta bereizgarrien adierazle da; presurizazio-zirkuituaren eta ur gaineko lohiak jasotzeko sistemarena, hain zuzen ere. Egitasmo berria izan da, aurreko edizioetan ez baikenuen halakorik egin, eta gure bezeroei asko gustatu zaie, efizientzia-maila altuagatik. Halaber, bezeroekin hitz egiteko eta haien esperientziak eta itxaropenak zuzenean ezagutzeko aukera izan dugu.

Lan asko egin dugu aste horretan, konpromiso bakarrarekin: datorren edizioan stand propioarekin itzultzea!!

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay