FORMNEXT

Formnext da, zalantzarik gabe, fabrikazio gehigarriaren arloko ekitaldi profesional handiena munduan.

Formnext da, zalantzarik gabe, fabrikazio gehigarriaren arloko ekitaldi profesional handiena munduan. Duela gutxi, Egile Additive Manufacturing azaroaren 19 eta 22aren artean Frankfurten egin zen ferian egon zen. Feria honek, orain arteko ediziorik onena izan du 2019an.

ADDIMAT-ek (Fabrikazio Gehigarri eta 3D Teknologien Espainiako Elkarteak) partekatutako standean egon zen Egile, sektoreko beste 8 enpresa traktorerekin: Ibarmia, CEIT, Lortek, Fagor Automation, Aimen, Catec, CITD eta Aimplas. Bertan, katalogo bat aurkeztu zuen, aeronautikaren sektorera zuzendutako gaitasun teknologikoak eta fabrikazio gehigarriaren inguruan izandako askotariko esperientzia arrakastatsuak aurkezteko.

Edizio honek aurreko marka guztiak hautsi zituen; 34.500 espezialista eta zuzendari eta 852 erakusketari elkartu ziren 53.000 m2-ko ferian.

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay